2. jarduera: azokaren inguruko informazioa
Oso ondo talde! Azokak zer diren ideia duzue baina orain, zehazki zer diren azalduko dizuet:
Azoka bat ekitaldi ekonomiko, sozial edo kultural bat da, ezarrita egon daitekeena edo aldi baterako izan daitekeena. Egoitza finkoan edo modu ibiltarian egin daiteke eta normalean, gai edota helburu zehatz batean oinarritzen dira.
Azokak zer diren jakinda, hauen ezaugarriak aztertzen hasiko gara. Horretarako, Youtube-ko bideo bat ikusiko dugu. Honetan, Durangoko Azoka adibide gisa hartuta, oinarrizko ezaugarriak ezagutuko ditugu. Klik egin bideoa jartzen duen laukian Durangoko Azokan barneratzeko!
​

Durangoko Azoka izugarria da ezta? Dena dela, hau ez da antolatzen den azoka bakarra, hainbat azoka mota daude eta. Hortaz, taldeka bideoan agertzen diren ezaugarriak bildu eta interesa piztu dizuen ezaugarriak azpimarratu. Noski, zergatik interesgarria iruditu zaizuen azaldu.
​
Erantzunak karpetara igo!



