top of page

Arazo egoera

testuingurua

Euskal Herrian oso ohikoak dira herrietako azokak, hauetan Euskal Herriko produktuak saltzen dira eta herritarrak hauek kontsumitzen dituzte. Hala ere, azoka hauetara hurbiltzen direnak herrikoak direnez, ez ditugu Euskal Herritik at ezagutarazten eta gure nahia, munduak euskal kultura ezagutzea da, ederra baita! Gainera, gaur egungo osasun egoera kontuan izanda, zaila da azoka presentzial bat antolatzea. Beraz, sortu dezagun euskal kulturaren azoka digitala. Honela, internet bidez edonork izango du aukera sartzeko. 

arazoa

Euskal azoka digitala sortuko dugu, baina nola egin dezakegu hori? Zeintzuk dira eman behar ditugun urratsak? Oraindik ez dakigu zer saldu, zein preziotan eta hori nola antolatu behar dugun, baina ikasteko prest gaude!

HELBURUA

Helburua ikasleek azoka baten ezaugarriak ezagutzea eta hori nola antolatzen den ikastea da. Hori egiteko, Euskal azoka digitala sortuko dute eta horren poster promozionala aurrera eramango dute.

bottom of page