top of page
HASIERAKO FASEA
Euskal Herrian oso ohikoak dira herrietako azokak. Hauetan, Euskal Herriko produktuak saltzen dira eta herritarrak hauek kontsumitzen dituzte. Hala ere, azoka hauetara hurbiltzen direnak herrikoak direnez, ez ditugu Euskal Herritik at ezagutarazten eta gure nahia, munduak euskal kultura ezagutzea da, ederra baita!
​
​
​
Gainera, gaur egungo osasun egoera kontuan izanda, zaila da azoka presentzial bat antolatzea. Beraz, sortu dezagun euskal kulturaren azoka digitala. Honela, internet bidez edonork izango du aukera sartzeko.
​
​
​
​
Baina… lehenik eta behin azokak zer diren jakin beharko dugu, ezta? Zuek ba al dakizue zer diren azokak? Noizbait egon ahal zarete azokaren batean? eta zer saltzen da bertan?


bottom of page
