top of page

HELBURUAK

1. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak gero eta autonomia handiagoz erabiltzea, informazioa lortzeko, eta elkarrekin komunikatzeko eta kooperatzeko.

​

2. Hizkuntzen erabileraren oinarrizko konbentzio eta arauei buruz gogoeta egitea, eta konbentzio zein arauok behar bezala aplikatzea, testuak ulertzeko eta sortzeko prozedura nagusiak aintzat hartuta. 

​

3. Matematikako ezagutza aplikatzea eguneroko bizitzako gertaerei eta egoerei buruzko informazioak eta mezuak ulertzeko, balioesteko eta sortzeko, eta beste ezagutza-arlo batzuetan erabilgarriak direla jakitea. 

 

4. Ezaugarri bereizgarriak dituzten gizarte- eta kultura-taldeetako kide direla ohartzea eta balioestea, norberaren kultura-ezaugarri bereizgarriak eta beste talde batzuekiko desberdintasunak aintzat hartzea, eta gainerako identitate, kultura eta herriekiko errespetua izatea eta giza eskubideak errespetatzea ezinbestekoa dela ohartzea. 

 

5. Talde-lanean jardutea, arduraz, elkarlanean, elkartasunez eta modu konstruktiboan. Lan horretan, funtzionamendu demokratikoaren oinarrizko printzipioak aplikatu, lan komunarekiko ardura garatzen joan, eta norberaren eta besteen ekarpenak adostutako helburuaren arabera balioetsiko dira, komunitateari elkartasunez ekarpenak egiteko, inolako bazterkeriarik gabe (generoa, arraza, kultura, erlijioa...).

 

6. Gatazkak izan badirela jakitea, eta eztabaidetan eta mahai-inguruetan jarrera konstruktibo, kritiko eta tolerantez parte hartzea, eta ikustea elkarrizketa eta desadostasunak izatea ezinbesteko baliabideak direla gizakien eta gizarteen arazoei konponbidea emateko, elkarbizitza ona lortzeko eta intolerantziarik eta tratu txarrik egon ez dadin lortzeko. 

 

7. Nork bere nortasuna eratzea, eta norberaren ahalegina eta hobetzeko nahia sustatzen duten estrategiak bultzatzea, gizaki autonomo eta sozial moduan garatzeko, gainerakoekin elkarrekintzan, sormena, ekintzaile-sena eta lankidetza sustatuz.

 

8. Bizikidetza-arauak proposatu, egin eta errespetatzea, eta elkarrizketa eta bitartekotza erabiltzea gatazkak eraldatzeko, guztien artean ingurune atsegin iraunkor bat sortzeko.

bottom of page